Bihar hondakinen bilketa aurreratu eta arratsaldeko lehen ordutan egingo da

2014/12/30
Ontzi arinen eta fardelen poltsak eguerdian atera beharko dira.

  Pasa den astean bezala, bihar ere, hondakinen bilketa-kamioiak arratsaldeko ordu bata eta erdietan irtengo dira zerbitzua betetzera. Horrek esanahi du, normalean, iluntzean atera ohi dugun ontzi arinen poltsa lehenago atera beharko dugula.

  Mankomunitateko arduradunek, ontzi arinen poltsak eta fardel poltsak eguerdiko 12etatik ordu bata bitartean ateratzeko eskaera egin dute. Eta ez behintzat, iluntzean, behin kamioiek bilketa egin ondoren.

  Neurri honekin,hondakinen bilketa zerbitzua ziurtatu baina aldi berean, horretan diharduten langileen jai eskubidea bermatu nahi du mankomunitateak. Normalean gaueko lan txanda betetzen badute ere, bihar egunekoa jarri zaie eta hondakinak batu ondoren Gabon zahar gaueko ospakizunez gozatzeko aukera izan dezaten.

  Eta etxeko hondakinen bilketan aldaketak dauden bezala, komertzio, ostalari eta industriei ematen zaien zerbitzuan ere aldaketak izango dira etzi.

  Urtarrilaren lehenean komertzio eta ostalaritza lokalei ez zaie goizeko hondakin bilketa zerbitzurik emango. Organikoa batu behar zenez, edukiontzi marroia, ostiralean, hurbilen duten zintzilikariora gerturatu ahal izango dute, gaueko herritarren bilketa zerbitzuaz baliatuz. Industrian ere Urteberri egunean ez da zerbitzurik beteko.

Iturria: Oñati irratia