Bihar goizean egingo da San Martingo aisialdi ortuen hirugarren zozketa

2016/04/07
Card image cap
Jaso ziren 8 eskaeretatik 5 onartu dira

  Prozesutik baztertu diren hiru eskaeretatik bi, epez kanpo aurkeztu ziren eta besteak ez zuen 6 hilabeteko erroldatze antzinatasunaren baldintza betetzen. Ondorioz, onartu diren bosten artean egingo da biharko zozketa. Partaide bakoitzari zenbaki bat emango zaio eta zenbaki horiek zaku batean sartuta, alaitzean ateratzen joango dira eta horri dagokion pertsonak zein  baratza nahi duen aukeratuko du, beti ere libre dauden 14en artean. Hautaketa momentuan egingo denez, zozketara joatea ezinbestekoa izango da. Joaterik ez duenak, etxeko norbait edo lagunen bat bidali beharko du aukeraketa bere izenean egin dezan. Aurrez pentsatu ahal izateko, San Martingo baratze parkearen planoa bidali zaie eskatzaileei eta libre dauden ortuak markatu zaizkie. Zozketa, bihar, 11.00tan,  Udaletxean egingo da . 

  Udalak, 70 euroko errentaren truke, aisialdi ortuak urtebeterako lagako ditu. Lagapen hori urtez urte luzatu ahal izango da, gehienez, bost urteko mugarekin. Zozketa eginda, onuradunei baratza parkeko txabola nagusiaren giltza banatuko zaie eta bertako funtzionamenduaren azalpenak emango zaizkie. Bide batez, erabiltzaileen elkartearen berri emango zaie bertan partaide izan daitezen.

  14 dira San Martinen une honetan libre dauden ortuak baina eskaerak gutxiago direnez, biharko zozketaren ondoren ere, 9 hutsik, eman gabe geratuko dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!