Bihar amaitzen da udalak bete asmo duen Ikuskatzaile-jakinarazle lanpostura aurkezteko epea

2021/03/01
Card image cap
Eskaera bakarra jaso da orain arte

  Ikuskatzaile-jakinarazle lanpostua oposizio-lehiaketa bidez osatuko da. Oinarrizko bi baldintza bete behar dira lanpostura aurkeztu ahal izateko: eraikuntza eta obra zibila arloko goi mailako tituluaren jabe izatea eta euskarari dagokionean, hirugarren hizkuntza eskakizunaren pareko maila egiaztatzea. Baldintza horiek bete eta hautaketa prozesuan parte hartu nahi duenak izena lehenbailehen eman behar du, epea bihar bertan, martxoaren 2an amaitzen baita.

  Hautaketa prozesura aurkezteko eskaerak HAZ bulegoan presentatu beharko dira, nortasun agiriaren kopia eta eskatutako titulazioa akademiko nahiz euskara mailaren egiaztagiriaren fotokopiarekin. Lehiaketa fasean baloratuko diren lan eskarmentu eta formakuntza osagarria egiaztatzen duten agirien fotokopiak ere erantsi beharko dira. Gogoratu, HAZ bulegora joateko aurrez hitzordua eskatu behar dela 010 doako telefonora deituta. Orain arte eskaera bakarra jaso da.

  Udalak kontratatuko duen ikuskatzaile-jakinarazlea udaleko Hirigintza, Zerbitzuak eta Landa Garapen eta Ingurumen departamentuen esanetara arituko da. Bere egitekoak izango dira adibidez, obrak nahiz hirigintzak arau-hauste salaketak ikuskatzea, auzoetako obra-inbertsioak ikuskatzea, auzokonpost guneetako jarraipen eta kontrola egitea, nahiz baratze parkearen jarduna jarraitu eta ikuskatzea. Tabernetako terrazen eta zoru-publikoaren okupazioa eta asteroko azokaren jarraipena ere egin beharko du. Udalaren akordio eta erabakien jakinarazpenak egin eta Hirigintza batzordeak proposatutako errekerimendu edo baldintzen informazioa ematea ere egokituko zaio langile berriari, besteak beste.

  Ikuskatzaile-jakinarazle lanpostua betetzeko oposizio fasean bizpahiru froga gainditu beharko dituzte hautagaiek: gai orokorrei buruzko azterketa teorikoa eta gai espezifikoei buruzko ariketa teoriko-praktikoa eta euskarazko maila agiri bidez egiaztatzen ez dutenek, hizkuntzari dagokiona ere egin beharko dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!