Bidebarrieta kaleko erabilera anitzeko gela "Euskaldun berria" aretoa izango da aurrerantzean

2016/02/03
Card image cap
Abenduko Osoko Bilkuran Udalbatzak hartutako konpromisoa beteko da

  2015eko abenduaren 17an eginiko Osoko Bilkuran Udalbatzak heldutan euskara ikastea erabaki duten pertsonei jendaurreko aitortza erakusteko konpromisoa hartu zuen, herriko kale, plaza, lorategi, iturri, areto edo guneren bati Euskaldun berria izena jarriz. Konpromisoa orain beteko da, Bidebarrieta kaleko 18an dagoen erabilera anitzeko gelari Euskaldun berria izena jartzea erabaki baitu Udal Gobernu Taldeak.

  Izen aldaketa euskara teknikariak proposatu zuen. Aipatu gelak erabilera handia duenez izena asko zabalduko litzatekeela azaldu zuen, euskara ikasleei dagokien aitortza eginez. Proposamena ontzat eman da eta hala gauzatuko da. Aurrerantzean beraz, Bidebarrieta 18an dagoen bilera aretoa, Euskadun berria aretoa izango da. Herritarrek izendapen berria ezagutu dezaten hori adierazten duen binilo edo kartela jarriko da gelaren kanpoaldean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!