Oñatiko udala

Bidebarrieta kaleko biribilguneko argiztapena hobetzen ari dira

2021/02/19
Card image cap
Argi puntu berria jarriko da eta egungo farolak errepidetik urrunduko dira, ibilgailuek kolpatu ez ditzaten

  Udal brigada taldea ari da kiroldegi ondoko errotondako argiztapena hobetzeko lanak egiten. Argi puntuak aldatzen ari dira eta berri bat ere egokitu da. Biribilgunea argitzen duten farolak espaloian daude, baina errepidetik hurbil, eta inguruan aparkatzen duten ibilgailuen kolpeak jaso dituzte batek baino gehiagok. Horregatik, argi puntuak errepidetik gehiago aldendu dira. Bide batez, argi puntu berri bat prestatu da Herribusaren geltoki ondoren, biribilgunea ez ezik, geltokia eta kiroldegi aurrealdea ere hobeko argiztatzeko.

  Kiroldegi ondoko biribilgunean egiten ari diren lanak probestuko dira bizikletentzako aparkaleku berriak ere jartzeko. Udaltzaingoaren garaje ondoko berdegunean kokatuko dira U formako bizikleta aparkalekuak. Eta Garoa ondoko berdegunean ere, Sancti Spiritus unibertsitatearen parean, beste argi puntu berri bat jarriko da. Prestaketa lanak egin dira. 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!