Bidebarrieta kalea trafikorako moztuko da astelehenean eta asteartean

2020/06/12
Kiroldegia berritzeko lanek eragindako mozketa izango da

  Datorren astean, astelehenean eta asteartean, Bidebarrieta kalea trafikorako itxiko da 8:00tatik 16:00tara. Bide mozketa azoka ondoko biribilgunea eta Zurrust taberna artean izango da baina praktikan, Bidebarrietatik San Juan kalerako pasabidea etengo du.

  Zubikoa kiroldegia berritzeko lanek erangindako errepide mozketa izango da. Izan ere, kanpoaldean pilatuta dagoen materiala lan eremura sartu behar dute. Elementu metaliko handiak garraiatu behar dira eta kamioiak erabiliko dira. Langileen eta balizko gidari eta bidaiarien segurtasuna bermatze aldera, lanean ari diren bitartean errepidea ixtea erabaki da.

  Astelehenean eta asteartean moztuko da Bidebarrieta kalea, 8:00tatik 16:00tara.

Iturria: Oñati Irratia

Astelehenean eta asteartean moztuko den bide zatia