Bidebarrieta kalea trafikorako itxiko da bihar berriro, 17:00tatik 18:00tara

2019/03/13
Card image cap
Kiroldegiko zelaian zundaketa lanak egiteko tresnak desmontatu eta kenduko dira

  Astearte goizean gertatu bezala, bihar arratsaldean ere, Zurrust taberna eta azoka ondoko errotonda bitarteko errepide zatia trafikorako itxiko da. 

  Geotermia azterketa osatzeko zundaketa lanak egiten ari dira kiroldegiko berdegunean, eta horretarako asteartean muntatu ziren tresnak, desmuntatu eta kenduko dira bihar. Kentze lanak muntaketarenak baino arinago egingo dira, baina Bidebarrieta kalearen zati bat, ordubetez, trafikorako itxiko da halabeharrez, 17:00tatik 18:00tara.

  Ordubeteko errepide mozketa horrek ez dio Herribus zerbitzuari eragingo.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!