Bidebarrieta kalea trafikorako itxiko da bihar 10:00tatik 12:00tara

2019/03/11
Card image cap
Zurrust taberna eta azoka ondoko errotondarainoko tartea itxiko da

  Zubikoa kiroldegian geotermia azterketa egingo da eraikinaren klimatizaziorako truke geotermikoa bideragarria ote den ikusteko. Zundaketa lan batzuk egingo dira eta horretarako garabi berezi bat beharko da. Aipatu garabia kokatu ahal izateko Bidebarrieta kalea trafikorako itxi egingo da bihar, 10:00tatik 12:00tara. Kalea, Zurrust tabernatik azoka ondoko errotondarainoko tartean itxiko da, hau da, kiroldegiko belardiaren horma pare horretan.

  Bi orduko errepide mozketa honek ez dio Herribus zerbitzuari eragingo. Bai ordea, gainontzeko ibilgailuei eta zenbait aparkalekuei ere bai. Goialdeko bost aparkaleku zintaz itxi dituzte autoak utzi ez daitezen. Besteei, irteteko bidea egingo zaie bihar goizean zehar. Zundaketa lanetarako behar den garabia ostegunean desmuntatuko da eta orduan ere trafikoa hainbat orduz itxiko da Bidebarrieta kalean, aipatu tartean. Baina lan horiek zein ordutan eta zenbateko iraupenez egingo diren ez da zehaztu oraindik, baina denboraz jakinaraziko dizuegu.

  Zubikoa kiroldegia eraberritu eta handitzeko lanen exekuzio-proiektuaren baitan eraikinaren klimatizaziorako truke geotermiko sistema proposatzen da, eraikinaren sostengarritasun maila hobetu eta energia kontsumoak jaisteko aukera moduan. Baina sistema horren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertu nahi da eta horretara datoz astean egingo diren zundaketa lanok. Azterketa geotermiko hori Geinor Ingenieria y Servicios Energeticos enpresari esleitu dio udalak, 13.124 eurotan, BEZa kanpo.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!