Bidean da Saharako errefuxiatuentzako batutako materiala

2019/01/09
Guztira, 545 Kg inguru bidali dira MAHBES dairara

  Oñatiko ikastetxeetan batutako eskola materiala da nagusiki bidali dena. Baina eskola materialarekin batera Mahbes dairako haurtzaindegira  jostailuak ere bidali dira. Orain arte egin den bilketarik handiena da astean Oñatitik irten dena. Hirugarren aldia da Sahararako eskola material bilketa kanpaina egiten dela gurean eta herritarrek eskuzabaltasunez erantzun dute beste behin. Oñatin egindako bilketaz gain, Aretxabaleta eta Soraluze ere materiala batu da.

  Astelehenean prestatu zena Saharara iritsiko den urteko lehena da. Hurrengoak maiatzean eta irailean egingo dira eta dagoeneko, hasi dira maiatzeko bidalketa prestatzen. HERMANSOLOÑA elkartekoen arabera hurrengo bidalketa txikiagoa izango da baina eskola materialaren bigarren sorta bat bidali ahal izango dute. Gobernuz Kanpoko Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie bilketan parte hartu dute herritar guztiei.

Iturria: Oñati Irratia