Bide mozketa puntualak izango dira domeka goizean Lasterbidean dela eta

2017/06/02
Card image cap
Herri gunean eta Murgia eta Olabarrieta auzoetan egingo diren aldikako bide mozketak 10:00tatik 13:00era luzatuko dira

  Lasterbidean nazio elkartasun lasterketako antolatzaileek igandean aldikako bide mozketak egingo direla jakinarazi dute. Herri gunetik nahiz Murgia eta Olabarrietaraino  egingo diren hiru lasterketek eragingo dituzte aipatu bide mozketak. Izan ere, 10:00etan patin lasterketa hasiko da herri gunean osatu den zirkuituan barrena, 11:00tan lasterketa luzea izango da plazan abiatu baina Bidebarrieta kalean barrena eta San Martindik gora Murgia eta Olabarrietara ere iritsiko dena, eta 12:15tan, lasterketa motza hasiko da hori ere herri guneko kaleetan barrena. 

  Lasterbidean lasterketa luzean 600dik gora korrikalarik parte hartuko dutela gogoan hartuta, eta ibilbidea herri guneko hainbat errepidetik eta Murgia eta Olabarrietako auzo bideetatik egingo dela kontutan hartuta, inguru horietan bide mozketa puntualak egingo direla jakinarazi dute antolatzaileek. Bide mozketek ez dute luze iraungo, partaideek bidegurutze bat pasa edo errepidea uzten duten bitartean, baina arretaz ibiltzeko eta bereziki, antolatzaileen esanei kasu egitea eskatzen dute, guztien segurtasuna bermatzeko.

  Kontu egin beraz,  igande goizean 10:00tatik 13:00era bide mozketa puntualak egingo direla herri gunean eta Murgia eta Olabarrieta auzoetan Lasterbidean nazio elkartasun lasterketa dela eta.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!