"Bide berriak, modu berriak. Ongi etorri etorkizunera!" izeneko adierazpen bateratua onartu zen azken Osoko Bilkuran

2019/12/03
Card image cap
Euskararen Nazioarteko Egunerako adierazpena da

  Jauzika dator euskara. Jauzika mendez mende. Jauzika egunez egun. Bihotzetik bihotzera jauzika. Eta, batez ere, ezpainez ezpain jauzika esanez hasten da udalbatzak aho batez onartu zuen adierazpena.

  Ildo horretatik, euskarak bide luzea egina duela eta hala jarraitzeko gogotsu dagoela azaltzen du idatziak. Horren adibide gisa, iaz abian jarri zen “Euskaraldia ekimena aipatu da testuan, datorren urtean errepikatuko baita. Estrategiak eta diskurtsoak eraberritzeko joera eta prestasuna aktibatu zituela zehazten du adierazpenak eta hurrengo edizioan erakundeengan arreta berezia jarriko baita.

  Alabaina, euskararen erabilera areagotzeko beste bide batzuk ere jorratu behar direla azpimarratzen da adierazpenean eta arlo sozioekonomikoan euskara sustatzeak duen garrantzia azpimarratzen du.

  Amaiaeran, Oñatiko udalak 15 konpromiso konkretu berresten ditu Euskararen Nazioarteko Egun honetan: erakunde gisa eta erabileran, euskara lehenestea; kontratuetan hizkuntza irizpideak zehaztu eta ezartzea; kirol arloa euskalduntzeko bitartekoak jartzea; euskarazko aisialdi zerbitzuak sustatu eta zabaltzea; familia eremuan euskararen erabileraren transmisio sustatzea; IKT produktu eta bitartekoak euskalduntzea; euskara ikasi eta euskal kultura hurbiltzeko aukerak aktibatu kanpotik etorri diren herritar berriei begira; edota enpresa, merkataritza eta herri mailako eragile eta taldeekin euskara erabili eta normalizatzeko lana egitea, besteak beste.

  Adierazpena etorkizunera begira amaitzen da, egunerokoan euskara indartzea ahalbidetuko duen konpromisoari erantzuteko estrategia berriak jorratzea ezinbestekoa dela berretsiz.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!