"Bidali" mezularitza zerbitzu berria aurkeztu du Bidebarri enpresak

2018/09/19
Card image cap
Mezularitza urgentea eskainiko duen TIPSAren ordezkaritza izango da Debagoienean

  Mezularitza arloan urteak diharduen TIPSA enpresarekin elkarlanean jarri du martxan  Bidebarrik jarduera berria eta dagoeneko zazpi pertsonako lan taldea osatu dute. Zerbitzu berriaren helburu nagusia, lan merkatu arruntean txertatzeko zailtasunak dituzten pertsonak ohiko lan merkatura bideratzea da. Oinarrizko formazioa jasota eta Oñatin abiatu den zerbitzu berri honek ematen duen esperientziaz, laneratzeko aukera asko ematen duen aktibitatea dela azpimarratu dute Bidebarriko arduradunek.Izan ere, biltegien alorrera bideratutako prestakuntzarekin batera, bai mezularitzan, biltegien edota banaketen alorrean profesionalak prestatzeko aukera ematen du.

  Bidali izeneko mezularitza zerbitzua martxan da uztaila erdialdetik. Oñatin mezularitza urgentea eskainiko duen TIPSAren ordezkaritza da Bidebarri. Bere lan eremua Debagoiena, Urola Garaia eta Goierri eskualdeak izango dira, hasiera honetan. Horretarako lau furgoneta dituzte dagoeneko lanean. Orain arte egindako lanarekin gustura daude eta pakete banatzaile ez ezik, pakete hartzaile ere bihurtu nahi dute.

  Bidebarri 1996an sortu zen lan merkatu arruntean txertatzeko zailtasunak dituzten pertsonak laneratu ahal izateko. Horretarako, hainbat ekimen dauzka egun martxan, vending zerbitzua edota garbiketa zerbitzua dira nagusiak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!