Oñatiko udala

Bi ur mozketa izango dira bihar gurean, goizean San Juan kalean eta arratsaldean, berriz, Arantzazu auzoan.

2013/06/17

  Gipuzkoako Ur kontsortzioak gurean egingo dituan bi ur mozketen berri eman du. Biak, bihar izango dira baina leku eta ordutegi ezberdinean.

  Lehena, goizeko 08:30etik 11etara gauzatuko da herri gunean eta San Juan kaleko 3 eta 5 zenbakidun eraikinei eragingo die. San Juan kaleko irisgarritasun lanak aprobetxatuz, ur hoditeria berritu da. Lanak osatzeko ordea, azken doiketa edo ajusteak egin behar dira eta horixe egingo da bihar goizean. Ur kontsortzioko teknikariek esan digutenez, biharkoarekin jada, San Juan kalean egin beharreko lanak amaitzea espero da. Biharkoa izango da beraz, kale honetan egingo den azken ur mozketa.

  Arratsaldean, berriz, ur mozketa Arantzazu auzoan egingo da. Komentura doan hoditeria linean lotura berria egin behar da eta horretxegatik, bihar, arratsaldeko 3etatik 5:30era ez da urik izango Arantzazu auzoan. 

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!