Bi proposamen aurkeztu dira orain arte, ingurumen izaerako ekintzetarako udaleko diru laguntzak eskatuz.

2014/04/04
Card image cap
Hartarako epea bihar, arratsaldeko ordu batetan bukatzen da.

  Udalak, 15.000 euroko diru partida finkatu du aurten ere, udalerrian ingurumenaren aldeko ekintzak burutzen dituzten irabazi asmorik gabeko talde eta elkarteen artean banatzeko. Diru laguntzak, ingurumeneko gaiei buruzko heziketa, informazioa, ezagutza eta sentsibilizazioa hobetzeko jarduerak burutzeko eta hartara, ingurumena babestu edo berreskuratzeko lanak egiteko izango dira.

  Iaz esaterako, San Martin, Olapoto eta Santa Lutziako zuhaiztiak seinaleztatu, ur zozoaren monitorizazioa egin eta Okola 6 kobazuloan lanak egiteko diru laguntzak eman zituen udalak.

  Aurten zein egitasmo babestuko diren ikusteke dago, proposamenak aurkezteko epea bihar amaitzen baita, bihar, arratsaldeko ordu batetan. Zapatuetan ordu horretan ixten dira eta udal bulegoak. Orain arte, bi proposamen jaso dira.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!