Bi lan-poltsa eratu nahi ditu Mankomunitateak: turismo teknikariena eta garbiguneko zaintzaileena

2020/07/16
Card image cap
Hautaketa prozesuetara aurkezteko epea abuztuaren 6an amaitzen da

  Debagoieneko mankomunitateak bi lan-poltsa eratzeko prozesuak abiatu ditu: turismo teknikariena eta garbiguneko zaintzaileena. Zerbitzu batean zein bestean sortu daitezkeen hutsuneak eta behar bereziak ahalik eta eperik laburrenean betetzea da lan poltsak eratzearen helburua. Hautaketa prozesuetara aurkezteko izen-emate epea zabalik dago, abuztuaren 6ra arte.

  Turismo teknikarien lan-poltsara aurkeztu ahal izateko erdi-mailako unibertsitate titulua izatea, ingeleseko First titulua edo frantseseko DELF B2 titulua edo ingeles edo frantzeseko Hizkuntza Eskola Ofizialeko oinarrizko zikloa izatea eskatzen da. Hizkuntzekin jarraituz, euskarazko 3. hizkuntza eskakizuna edo parekoa izatea ere eskatzen da. Gainera, B gidabaimena izan beharko da. Garbiguneko zaintzaileen lan-poltsarako berriz, eskola graduatua, lehen mailako lanbide heziketa edo pareko titulazioa izatea eskatzen da eta euskaren bigarren hizkuntza eskakizuna edo baliokidea egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.

  Debagoieneko Mankomunitateak osatu nahi dituen bi lan-poltsa hauetarako izen-ematea zabalik dago. Eskaerak, Mankomunitatearen Arrasateko bulegoetan aurkeztu behar dira. Horretarako azken eguna abuztuaren 6a izango da.

  Lan-poltsak eratzeko oposizio-lehiaketa sistema erabiliko da. Oposizio aldian azterketa bakarra gainditu beharko dute hautagaiek, garbiguneko zaintzailetarako aurkezten direnek ariketa praktikoa izango dute, turismo teknikarirako aurkezten direnek aldiz, ariketa teoriko-praktikoa. Lehiaketa aldian berriz, lan esperientzia eta prestakuntza osagarria baloratuko dira. Lan-poltsetara presentatzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzen dituzten ziurtagiriak eta gerora baloratuko diren lan eskarmentu eta prestakuntza agiriak aurkeztu behar dira eskaera orriarekin batera .

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!