Bertan behera geratu da hondakin bilketan deituta zegoen greba

2017/12/19
Card image cap
Arratsaldean bilera berria egin dute enpresa eta langileen ordezkariek

  Hondakin bilketa zerbitzuen diharduten enpresa eta sindikatuen ordezkariek arratsaldean egin duten bileran akordiora iritsi dira eta ELAk eta LABek goizean mantentzen zuten greba deialdia bertan behera utzi dute. Atzoko bileraren ondoren, bi aldeak asko hurbildu ziren baina soldataren igoeraren inguruan desadostasunak zeuden oraindik. Langileek KPIaren gainetik jasotzeko eskatzen zuten baina enpresak ez zeuden ados. Gaurko bileran akordiora iritsi dira nonbait, sindikatuek oso garrantzitsutzat jotzen zuten puntu honetan, baina xehetasunak oraindik ez dira zabaldu.

  Debagoieneko mankomunitateak badaezpadako oharra zabaldu du arratsaldeko lehen ordutan balizko grebaren ondorioak ahalik eta hoberen kudeatzeko baina greba deialdia konfirmatu gabe zegoela esanez. Mankomunitateko iturriek jakinarazi dute gerora, hondakinen bilketa zerbitzuko greba bertan behera geratu dela.

Iturria: Oñati Irratia

  

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!