Bertan behera geratu da "Euskal mitologia, gure historia" ikuskizunaren aste honetako emanaldia

2018/06/26
Card image cap
Eguraldi prebisioek hala eraginda, irailera atzeratzea erabaki du Ganbara Faktoriak

  Ostiral eta larunbaterako iragarrita dagoen ekaitz arriskua dela eta, asteburu honetan Kirrukua zelaian eskaini behar zuen Euskal mitologia, gure historia" ikuskizuna bertan behera utzi du Ganbara Faktoriak. Ekainean beharrean irailean eskainiko dute.

  Data berria ez dago guztiz konfirmatuta, egun bat adierazi da goizeko lehen orduan, baina xehetasun asko daude lotzeko eta ondorioz ez da ofiziala oraindik. Izan ere, Euskal mitologia, gure historia ikuskizunak egitura handia behar baitu artistikoki nahiz teknikoki; musika zuzenean izango da eta soinu eta argiztapen sistema berezia eskatzen du. Alde guztiak ondo lotzen direnean ikuskizunaren behin betiko data berria jakinaraziko da. Hori bai, iraileko emanaldia ordu erdi aurreratu eta 22:00tan hasiko dela adierazi dute antolatzaileek.

  Bitartean, aste honetako emanaldirako sarrera erosi zutenei dirua itzuliko zaie edo irailerako aldatuko zaie. Txokolateixan egin beharko da bihartik aurrera. Hilabeteko epea, uztailaren 27ra arteko epea izango da sarrerak aldatzeko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!