Bergarako Ertzaintzaren koordinazio batzordea inguruko udaltzain-buru eta alkateekin elkartu zen atzo

2020/03/03
Card image cap
Delinkuentzia estatistikak partekatu eta komentatu zituzten

  Urtean hiruzpalau aldiz elkartzen da Bergarako Ertzaintzaren koordinazio batzorde hau Debagoiena eta Legazpi, Zumarraga, Urretxu eta Soraluzeko udaltzain-buru eta alkateekin delitu datuak partekatzeko. Koordinazio bilera hauetara Ertzaintzaren burua eta lurralde burua ere joaten dira.

  Etxebizitzetan edo komertzio eta tabernetan izaten diren lapurretak, genero indarkeria kasuak eta bestelako delituen estatistika egin ohi du Ertzaintzak, herrika, eskualdeka eta lurraldeka. Halakoen berri ematen da koordinazio batzordeetan. Datu orokorrak eta tokian tokikoak ematen dira eta guztion artean partekatu eta komentatzen dira. Dabagoiena-Urola eskualdeetan Arrasaten eta Bergaran izaten dira delitu kopuru gehien. Oñati, alde horretatik, nahikoa lasaia dela adierazi digu udaltzain-buruak. Eta atzo komentatutakoaren arabera, halaxe, herri lasaien zerrendan jarraitzen du.

  Istripuak bai, gurean, besteetan bezala izaten dira eta gaur ere izan da deigarria gertatu den istripua, Artxibo historikoaren irteera parean. Bertatik irteten zen kotxe batek eta herri gunetik zihoazen beste batek elkar jo dute. Berez ez da aparteko indarrez gertatu den istripua izan baina gidarietako batek konortea galdu du eta suhiltzaileen beharra izan da autotik ateratzeko. Gidaria, anbulantziaz, Arrasateko ospitalera eraman dute, artatu zezaten. Ez zirudien aparteko larritasunik zuenik baina badaezpada Arrasatera eraman dute, esan bezala. Istripua goizeko 9:30ak inguruan gertatu da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!