Berdintasun kontseilua eratzeko prozesuak zehaztapen faseari ekingo dio bihar

2019/01/15
Card image cap
Ekainetik abendura osatu den lehen fasean esandakoak zehaztea da uda bitartean egingo den lanaren erronka

  Udala eta herritarren artean, emakumez osatutako parte-hartze egitura bat sortzea da helburua. Hasieran, ekainetik abendura bitarteko epea markatu zen Berdintasun kontseilu hori eratzeko, baina lehen fasean ezin izan da osatu. Lan horri jarraipena emango zaio bihar abiatuko den bigarren fasean. Aurretik, lau bilera egin dira, gai askori buruz berba egin da, ideia asko sortu dira eta talde anitza eta aberatsa elkartzea lortu da baina erronka, orain arte egindako guztia konkretatu eta zehaztea da. Hau da, Berdintasun kontseilu edo talde honen izaera, funtzioak, funtzionamendua eta abar zehaztea.

  Aurrekoa ez bezala, abiatzear den bigarren fase hau fase ireki moduan planteatzen da eta udaleko Berdintasun eta partaidetza arloak eskutik eta lankidetzan arituko dira. Bilera egutegi eta gaitegirik ez dagoen arren, lana udarako burututa izatea espero da. Izan ere, bigarren fasean ez baita 0tik abiatzen.

  Dagoeneko lanean ari den taldetxo bat bada, baina ez da talde itxia, eta alde horretatik, interesa duten emakume guztiak prozesuan parte hartu eta jarraitzea gonbidatzen dira. Aurreko fasean, 20-30en bat lagun bildu dira saioko, bihar, gutxienez, beste horrenbeste batzea espero da. Biharko batzarra, udaletxeko areto nagusian egingo da 18:30tan hasita.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!