Baratze Parkearen proiektua, azaroko musika egunak eta Liñantzibar errota inguruko saneamendua aztergai izango dira, besteak beste, arratsaldeko Tokiko Gobernu batzarrean.

2014/10/23
Lan zerrendan, 40 gai jaso dira.

  Baratze parkearen inguruan, distribuzioa eta aurrekontu proposamena da gaurkoan eztabaidatuko dena. Ingurumena batzordearen eskutik, Gipuzkoako Foru Aldundia egin duen eskaintza ere jakinaraziko da, alegia, “vending” makinetarako katiluak doan emateko eskaintzaren berri emango da.

  Kultura batzordetik musika hizpide izango da eta maiatzetik azarora aldatu ziren Musika-egunak programazioa eta Santa Zezilia ospakizunaren ingurukoak aztertuko dira. Aurtengo Musika egunak egitaraua berezia izango da, Antonino Ibarrondo jaio zeneko lehen mendeurrena betetzen den honetan, banda zuzendari eta konposatzailea gogoan hartuta osatu baita. Guztiaren berri, gaurko tokiko gobernu batzarrean emango da.

  Liñantzibar errota inguruko saneamendua , San Lorentzoko hiru igogailutan sistema telefonokoa aldatzea eta Lurreko Telebista Digitalaren seinalea egoki hartzeko egin beharreko aldaketa eta bersintonizazio lanen beharra herritarrei jakinarazteko komunikazioa hizpide izango dira gobernu taldeak egingo duen bileran.

  Lan zerrendan, 40 gai jaso dira.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!