Baratza parkearen erabilera tasa ordaintzeko epea abuztuaren 1etik irailaren 25era luzatuko da

2019/07/30
Ordainketa helbideratuta dutenei abuztuaren 5ean kargatuko zaie

  San Martingo baratza parkean ortua lantzen dutenek ordaindu beharreko tasa da; lur publikoa erabiltzeagatik udalari ordaintzan zaion urteko tasa. 69 erabiltzaile erroldatuta dauzka udalak eta guztira, 350 € batuko ditu; erabiltzaile bakoitzak ordaindu beharreko kuota txikia baita: 5,07 €.

  San Martingo baratze parkea martxan jarri zenean ortua erabiltzeko tasa handiagoa zen, 70 € urtean. Baina 2014ko urrian onartu zen Oñatiko baratza parkea adjudikatzeko eta kudeatzeko udal araudi erregulatzailean, instalazioak eta jarduerak kudeatzeko helburua izango zukeen erabiltzaileen elkarte bat sortzea aurreikusten zen. OKITAÑO izeneko elkarte hori martxan da eta berau arduratzen da baratze parkearen kudeaketaz. Ondorioz, bazkide diren erabiltzaileek urteko kuota elkarteari ordaintzen diote egun.

  Ostegunean hasi eta irailaren 25era luzatuko da baratze parkearen erabilera tasa ordaintzeko borondatezko epea. Helbideratuta dutenei abuztuaren 5ean egingo zaie ordainketaren kargua bakoitzak emandako kontu korrontean. Gainontzekoek, udal bulegoetatik pasa beharko dute ordaintzera.

Iturria: Oñati Irratia