Bakardadeko Ama kalea trafikorako arratsaldean irekita geratuko da

2018/06/01
Card image cap
Azken lanak egitea falta da oraindik baina trafiko mozketak aldikakoak izango dira aurrerantzean

  Bakardadeko Ama kaleak San Anton eta Portu kaleekin bat egiten duen gunean plataforma moduko bat eratuko da, Euskadi Etorbideak eta Maria Irizar kaleak bat egiten duten gunean dagoenaren antzekoa. Horrek, San Anton kalearen sarreran dauden adokinen maila jasotzea eragingo du eta bide batez, adokinen egonkortasuna hotzeko lan osagarriak ere egingo dira. Bakardadeko Ama kalearen goialdean, Maibi denda parean dagoen "isleta" biribildu egingo da gainera, martxoak ertzak pitin bat ukitu ziren baina errotonda gisa moldatu asmo da. Lanak datorren astean hasiko dira. Asfaltatze lanak ere egingo dira baina horretarako eguraldi ateria behar da eta prebisioek giro bustia iragartzen dute.

  Aipatu lanek trafikoari eragingo diote baina une konkretuetan. Horregatik, Bakardadeko Ama kalea puntualki itxiko da eta dagozkion seinaleak jarriko dira inguruko kaleetan. Baina mozketak aldikakoak izango dira eta ez orain arte bezala egunero errepikatu direla.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!