"Badator udaberrixa" kanpaina berria hasi du Txanda dendarien elkarteak gaur

2021/03/22
Martxoaren 22tik 27ra, ia 1600 euro banatuko dira saritan

  Zuzeneko sariak dira dendarien elkarteak antolatu duen promozio kanpaina berriaren oinarria. Bezeroei boletoak banatuko zaizkie eta 10 edo 20 €ko erosketa txartelak irabazi ahal izango dituzte. Lortutako saria hurrengo erosketan trukatu ahal izango da, saltoki berean.

  Udaberria hasi berritan erosleak animatu eta saritu nahi ditu Txanda dendarien elkarteak. Horretarako astebeteko iraupena izango duen promozio berezia antolatu du. Gaur, martxoaren 22etik 27ra bitartean, 1.590 € saritan banatuko ditu Txanda elkarteak.

Iturria: Oñati Irratia