Autodefentsa tailerrak antolatu ditu udalak

2017/09/11
Card image cap
Hilaren 16an eta 22an egingo diren tailer hauetarako izen-ematea zabalik dago

  Sexu erasoen aurrean erasoak ekiditen ikasi eta norbera babesteko tresnak eskuratzea da tailer hauen xedea. 14 urtetik gorako emakumeei zuzendutako autodefentsa tailer hauek egun eta ordu tarte ezberdinetan antolatu dira, disponibilitate ezberdina dutenek egiteko aukera izan dezaten. Lehen tailerra larunbatean, 10:00tatik 14:00tara egingo da eta bigarrena, hurrengo ostiralean, hilaren 22an, 17:00tatik 21:00tara. Biak Bidebarrieta kaleko 18an dagoen Euskaldun berria aretoan egingo dira.

  autodefentsa tailerrak doan dira baina aurrez izena ematea eskatzen da. Horretarako udaletxeko harrerara joan behar da. Ikastaroa hasi baino bi egun lehenago amaituko da izen-ematea, hilaren 14 eta 20an, hurrenez hurren.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!