Auto istripua izan zen atzo gauean Arantzazurako errepidean

2018/07/11
Card image cap
Gidaria, bidaiari bakarra, konorterik gabe topatu zuten ertzainek eta Gasteizko Santiago ospitalera eraman zuten anbulantziaz

  Istripua atzo 23:20 aldera gertatu zen Arantzazurako bidean, lehen kilometroan. Argitu ez diren arrazoiengatik gidariak autoaren kontrola galdu eta arbol baten kontra jo zuen. Autoan bidaiari bakarra zihoan, San Lorentzon erroldatuta dagoen 62 urteko gizonezkoa. Ertzainak istripu lekura iritsi zirenean gizona konorte gabe topatu zuten barruan eta kotxea su hartzen ari zen. Suhiltzaileei eta anbulantziari abisua eman zitzaien. Suhiltzaileak sua itzaltzen zuten bitartean, gizonezkoa kotxetik atera eta Gasteizko Santiago ospitalera eraman zuten. Trasladoa gauzatu bitartean  familiartekoren bat lokalizatzen saiatu zen Ertzaintza, baina dirudienez, San Lorentzoko helbidean, zauritutako gizona bakarrik bizi da.

  Zauritutakoaren osasun egoeraz ez da bestelako argibiderik eman. Gertatutakoa argitzeko ikerketa martxan du Ertzaintzak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!