Auto batek oinezkoa harrapatu zuen atzo arratsaldean Santa Marina plaza inguruan

2016/11/15
Card image cap
10 urteko mutikoa, zaurituta Arrasateko ospitalera eraman zuten

  Istripua,17:50 inguruan gertatu zen. Zehaztu ez diren arrazoiengatik, auto batek oinezkoa harrapatu zuen Kultur etxe aldameneko pasabidean. Udaltzainei abisua emanda bertaratu ziren eta trafikoa bideratzen laguntzeko ertzainei ere deitu zieten. Hauek, negatiboa eman zuen alkoholomia proba egin zioten auto gidariari. Bitartean, anbulantziari ere deitu zitzaion hanketan min handia zuela zioen haurra Arrasateko ospitalera eraman zezan. Autoak harrapatu zuen haurra, 10 urteko mutikoa da. Haurraren osasun egoeraz ez da bestelako azalpenik eman. Gertatutakoa argitzeko tramitazioa Udaltzaingoaren esku dago.

  Azken astean istripu ugari gertatu dira gure herrian, nagusiki, GI-2630 errepidean. Oñatitik San Prudentziorako bidean, gune ezberdinetan, lau istripu jazo ziren pasa den astean. Egun batean bi ere gertatu ziren. Klimatologiak bereziki baldintzatu zuen errepidearen egoera. Pasa den astean euria egin zuen egunero eta zenbait momentutan intentsitate handiz gainera. Horrelakoetan errepideak bereziki arriskutsu egoten dira. Atzokoa ordea, oso bestelako istripua izan zen, auto batek oinezko bat, 10 urteko mutikoa harrapatu baitzuen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!