Aurten ez da San Juan surik egingo plazan

2019/06/13
Asteburuan Korpus jaiak direla eta, beharrezkoa den azpiegitura muntatzea ezinezkoa dela dio udaleko Kultura departamentuak

  Korpus jaiak berandu datoz aurten eta San Juan bezperarekin bat egingo dute. Ekainak 21etik 23ra ospatuko dira Korpus jaiak aurten eta herriko plaza ekitaldi nagusien bilgune izango da. Domekan esaterako, Korpus eguneko ospakizunak bertan egingo dira. Horrek San Juan sua plazan egin dadin beharrezko azpiegitura muntatzea ezinezkoa egingo du. Gainera, San Juan sua herri gunean egiten hasi zenetik, Oñatz taldea arduratu da suaren inguruko dantzak egitez. Baina Korpus dantzak ere egiten ditu asteburu osoan. Biak uztartzea ezinezkotzat jo du taldeak.

  Herri mailan Korpus domekak eta eguneko ohiko ospakizunak duen garrantzia kontuan hartuta, horri lehentasuna ematea erabaki da. Ondorioz, Korpus domekarekin etorriko den ekainaren 23ko gauean ez da San Juan surik egingo plazan. Halaxe jakinarazi dute udaleko Kultura departamentutik.

Iturria: Oñati Irratia