Aurten ere Beratu jaialdiaz gozatzeko aukera izango da, martxoaren 28tik 31ra

2019/01/10
Euskal musikagintzaren topagune bihurtuko da bigarren urtez Oñati

  Martxoaren 28tik 31ra bitartean Beratu jaialdia ospatuko da herriko hainbat lokaletan. Antolatzaileek dagoeneko, iragarri dute bertan parte hartuko duten zenbait musikariren izenak, horien artean; Ainara Legardon, Atom Rhumba, Elena Setien, Mohama Saz, Unama, Juan Valls Trio, Madeleine, Vulk eta Orbel. Kontzertuak herriko hainbat tokitan izango dira, Gaztelekuan, Santa Ana Antzokian eta Eltzian besteak beste.

  Kontzertuez gain, bestelako ekitaldiak izango dira herritarrek parte  hartu dezaten; solasaldiak, hitzaldiak, profesionalen arteko topaketak, haurrentzako egitaraua eta abar.

  Ekimen hau, Durangoko Azokako Ahotsenearekin elkarlanean abiarazi zen. Ahotseneak Durangoko azokan zuen arrakasta ikusita euskal musikaren eszenatoki izatera pasa zen Beratu Festen baitan. Eta aurten ere ez da gutxiago izango. Antolatzaileen esanetan, Beratu jaialdia musika entzuteko esperientziaz gainera, Euskal Herriko musikaren topalekua izango da, euskal musikaren nobedadeak eta korronte berriak ezagutzeko aukera eskainiz

Iturria: Oñati Irratia