Aurrez aurre bilduko da Udalbatza gaur, azken Osoko Bilkurak telematikoki egin eta gero

2020/06/25
Card image cap
D2030 egitasmoa eta LGTBI harrotasunaren nazioarteko egunaren harira adostutako mozioa aztertuko dira, besteak beste

  10 puntuko lan zerrenda osatu da gaur arratsalderako. Horien artean aipagarria da D2030 egitasmoa sustatzeko eragileen arteko lankidetza hitzarmena aztertuko dela. Debagoiena iraunkor baterantz trantsizioa gauzatzeko erronkaren aurrean dago eskualdea. Egoeraren diagnostikoa egin eta etorkizuna prestatzeko agenda partekatu bat behar dute erakunde publiko zein eragile partikularrek. Bailarak historikoki garatu duen eredu komunitarioan sakonduz, etorkizun iraunkor hori elkarrekin eta eragileen sarea osatuz lantzea proposatzen du D2030 egitasmoak.

  Oñatiko udala eragileen sareko kide izatera gonbidatu dute. D2030 egitasmoan parte hartzeko egokitasuna eztabaidatu eta hala erabakiz gero,  egitasmoaren helburuak, funtzioak eta konpromisoak laburbiltzen dituen lankidetza hitzarmena sinatzea erabakiko da arratsaldeko Osoko Bilkuran.

  Domekan, ekainaren 28an LGTBI harrotasunaren nazioarteko eguna izango denaren harira bi udal taldeek adostu duten mozio idatzia ere azalduko da arratsaldeko bileran. Covid-19ak eragindako egoeraren aurrean Oñatiko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreko enpleguari eta jarduerari eusteko ez-ohiko dirulaguntzen oinarrietan aldaketa batzuk egin eta onartzea ere aztertuko da.

  Otsailean egin zen aurrez aurreko azken Osoko Bilkura. Azken bilerak telematikoki egin dituzte udalbatza osatzen duten kideek. Gaur, bilkura presentzialetara itzuliko dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!