Atzeko Kale oinezkoentzat egokitzeko lanak hastear daude

2016/05/30
Card image cap
Alondiga eta Ramon Irizar kaleetan materiala eta langileentzat kasetak kokatuta, kalea trafikorako moztuta geratuko da 3 hilabetez

  Atzeko Kaleko beheko aldea oinezkoentzat egokitzeko lanak Ramon Irizar kaleko bidegurutzetik plazaraino egingo dira. Kalea trafikorako moztuta egongo da eta inguruko kaleetan ere, aldaketa batzuk egingo dira. Hala, obrak dirauen bitartean, Kale Barrira zamalanak egitera doazen ibilgailuak Portu Kalean eskumara biratuta , Alondiga alderantz hartuta sartu ahal izango dira. Goizean jada, Euskadiko Kutxa aurrealdea zintaz itxi da aparkatu ez zedin. Beste horrenbeste gertatutako da Ramon Irizar kalean. Makalena aurrealdeko aparkalekuetan, materiala eta langileen aldagelak kokatuko dira eta autoeskola pareko aparkalekuak, zamalanetarako erreserbatu dira,  8.00tatik 13.00tara eta 16.00tatik 20.00tara. Atzeko kalearen goialdea berriz, zamalanak egiteko 9.00tatik 12.00tara zabalik izango da baina Aloña Mendi taberna pareraino soilik. Zamaketa lanak eginda, ibilgailuak Naparreneko kantoitik barrena Kale Barrira bideratu beharko dira.   

  Lanak, faseka egingo dira. Lehenik, Atzeko kaleko behealdea eta Alondiga ingurua egokituko dira , ondoren, Kirrineko kale kantoia eta Ibarrondonekoa, azkenik.  Atzeko Kaleko goiko aldean bezalaxe, plataforma bakarra egokituko da, galtzada eta espaloia maila berean dituena. Hormigon inpreso deritzona botako da, Alondigan eta udaletxe aldameneko kale zatian izan ezik. Udaletxe inguruan adokinak jarriko dira, Kale Barriko ereduari jarraituz.
Baina zorua konpondu aurretik, oso zaharkituta dauden ur hodiak aldatuko dira.

  Gaur-bihar hasiko diren lanok, Gabika Excavaciones enpresak egingo ditu 239.000 eurotan, BEZ kanpo.  

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!