Asuncion Biain Guridik 100 urte bete ditu gaur

2020/09/18
Alkatea eta Ongizate Zerbitzuetako ordezkariak bisitan joan zaizkio arratsaldean

  Asuncion Biain Guridi 1920ko irailaren 18an jaio zen. Gaur beraz, 100 urte bete ditu. Zorionak!

  Udal ordezkariak, alkatea buru dela, arratsaldean joan dira Asuncion Biainen etxera, kale Zaharrera. Halakoetan ohikoa denez, lora sorta eta beste oparitxo bat eraman diote, herritar guztion izenean.

  Asuncion Biainekin zazpi dira jada Oñatin 100 urte edo gehiago dituzten herritarrak, denak emakumeak. Oñatiko amamak 106 urte ditu.

Iturria: Oñati Irratia