Astelehenean zabalduko da udaleku irekietan parte hartzeko izen-ematea

2019/03/07
Udaleku irekiak 2007 eta 2015 urte artean jaiotako haurrei zuzenduta daude

  Arlo honetan ez da aparteko nobedaderik izango. Udaleku irekietan  4 eta 12 urte arteko haurrek parte hartu ahal izango dute, hau da, 2007tik 2015era bitartean jaiotako neska-mutikoek.

  Matrikulari dagokionean zentimo batzuk jaso dira aurten prezioak, hala, 71,05 euro izango da matrikula prezio orokorra baina aipagarria da seme-alaba batek baino gehiagok parte hartzen badu udalekuetan, matrikula prezioa merkatzen dela, bigarrenaren matrikula 60,90 € izango da, hirugarrenarena 50,75 € eta laugarrenetik aurrera doan. Beharra duten gurasoek, zaintza zerbitzua izango dute aukeran 8:15tatik 10:00ak arte. Zerbitzu hau Gaztelekuko sotoan emango da udalekuetako egunetan eta 50 € gehiago ordaindu beharko da.

  Ikastetxeen bitartez banatu diren izen-emate orrietan xehetasun guztiak ematen dira. Bertan agertzen dira baita ere, ordainketa egiteko kontu zenbakiak. Behin ordainketa eginda, ordainketaren ziurtagiria eta haurraren izen-emate orria guztiz beteta udaletxera edo Txaloka ludotekara eraman beharko da. Udal bulegoetara goizez, 9:00tatik 14:00tara eta Txaloka ludotekara arratsaldez, 16:45etik 19:45etara.

  Arte udalekuetan parte hartu nahi dutenentzat, izen-ematea datorren asteartean irekiko da.

Iturria: Oñati Irratia