Astelehenean itxita egongo da Ultzegin kalea, Motxon eta Zubibarri artean

2021/05/14
Card image cap
Astelehenean desmuntatuko den garabia
Inguruko garabi bat kendu eta eramango da

  Ultzegin kaleko 1 zenbakidun eraikina jasotzeko erabili den garabia erretiratzeko lanak egingo dira astelehenean, maiatzaren 17an, eta ondorioz, kalea itxita egongo da trafikorako, lanak egin bitartean. Ultzegin kalea Motxon eta Zubibarri kaleen artean itxiko da goizean eta 18:00ak arte, edo lanak amaitu arte, ez da trafikorako irekiko.

  Ultzegin kalean, tarte horretan dauden aparkalekuak libre utzi beharko dira. Garraioan dabiltzan kamioiak Arantzazu Ama kaletik sartu eta irtengo dira lan eremura.

  Errementari plazan, Bellotza denda paretik behera ere ezingo da jaitsi, behealdean kalea itxita egongo delako. Bidebarrieta kalera joateko, kiroldegi aldetik sartu beharko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!