Astelehenean hasiko dira Arantzazuko errepidearen zati bat konpontzeko lanak

2014/05/30
Astelehenean, kanaletak egiten hasiko dira eta hauek bukatuta asfaltatze lanak egingo dituzte.

  Arantzazurako errepidearen bide-zorua oso kaltetuta dago zenbait tramutan. Bereziki igotzeko erraila da zaharkituta eta zuloz beteta dagoena. Hauxe, 5 kilometro pasatxoko tartean birgaituko da. Konkretuki, 3. kilometrotik, 8. kilometroa bitarteko zatia da konponduko dena.

  Lanak, Campezo eta Asfaltia enpresek osatutako UTEak egingo ditu eta 11 asteko epea izango dute horretarako. Eta hasi, esan bezala, astelehenean bertan hasiko dituzte.

Iturria: Oñati irratia

Argazkia: Oñatiko Udala