Astelehenean hasiko da uda kirol kanpainako bigarren txanda

2019/07/05
834 lagun arituko dira kirol jarduera ezberdinak egiten, lau astez luzatzen den txanda bakarreko partaideekin batera

  Parte hartzaile kopuruari erreparatuta apenas alderik dagoen uda kanpainako lehen eta bigarren txandaren artean. Ekainaren 25ean 856 lagun hasi ziren kirol jarduera ezberdinak egiten eta astelehenetik aurrera 834 izango dira, 22 gutxiago besterik ez. Ondorioz, lehen bi astetan begirale lanetan aritu diren 13 lagunek uztailaren 19ra arte jarraituko dute. Zenbait kasutan, hori bai, ordutegia eta kirol modalitatea aldatuta, beti ere, beharraren arabera. Izan ere, bigarren txanda honetan kirol jarduera bat gutxiago beteko baita, 16 guztira.

  Lehen txandan bezala, bigarren honetan ere ekintza jendetsuenak, haurren patinajea, tenis, mini-tenis, golfa eta zunba txiki dira.

Iturria: Oñati Irratia