Asteburuan, “Men in Black III” filma pantailaratuko da Oñatin. Espainiako zine areto nagusietan estreinatzearekin batera emango da gurean.

2012/05/23

  “Men in black III” filma Oñatin estreinatuko da beraz Espainiako areto nagusietan moduan. Ohiko bost emanaldiak izango dira: ostiralean eta larunbatean, gaueko 10.30tan, igandean, 7.30 eta 10.30tan eta astelehenean, arratsaldeko 7.30tan.

  Urte hasieran kultur etxeko zine aretoan jarri zen proiektore digitalak ahalbideratu du estatu mailako estreinaldia gauzatzen den asteburu berean filma berria Oñatin ikusi ahal izatea. 35 milimetrotako kopiak mugatuak diren bitartean, euskarri digitalak nahi adina kopia egiteko aukera eskaintzen baitu.
J eta K agenteen filma berriak betiko aurpegiak ekarriko ditu kultur etxeko pantailara: Will Smith eta Tommy Lee Jones.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!