Astean hasiko dira Errekalde auzoko 5. areari dagozkion irisgarritasun lanak

2015/06/02
Auzoaren barruko guneak egokitzeko lanok Ugarte enpresak egingo ditu

  Auzoko jaiak pasatzearen zain egon dira lanak hasteko, aktuazio nagusia, jaietako eszenatokia eta txosna egon den eskola txiki ondoko plazatxoan egingo baita. Errekaldeko barruko ardatz horretan ibilgailuen pasabideak eta aparkalekua asfaltatuko dira, espaloiak konpondu eta eskudelak nahiz hiri altzariak jarri edo berrituko dira.

  Lanak, astean hasiko dira eta urriaren lehenerako amaitu beharko dira, hori da behintzat Udalak finkatu duen epe muga.

  Lanak Ugarte eraikuntza enpresak egingo ditu eta 164 mila euroko aurrekontua dute.

Iturria: Oñati Irratia