Aste Santuko oporraldia dela eta zerbitzu aldaketak Zubikoan

2012/04/02
Card image cap

Laburki:

  • Igerilekua itxita egongo da apirilaren 2tik 9ra bitartean (biak barne). Garbiketa sakona, desinfekzioa, legionelosisaren aurkako lan higieniko-sanitarioak eta instalazioa hobetzeko zenbait lan egiteko aprobetxatuko da.
  • Gimnasia eta fitness zerbirtzuak: zerbitzu bereziak paskoa astean (apirilak 10-13 bitartean). Zenbait zerbitzu egunez eta orduz aldatu egingo dira. Zerbitzuetako erabiltzaileek nahi duten zerbitzura, nahi duten egunean eta orduan joan daitezke (pilates ezik). Zerbitzuetako berezko egutegi eta ordutegia apirilaren 16an hasiko dira.
  • Ur zerbitzuak eta igeriketa ikastaroak: eten egingo dira baita, urtero bezala. Zerbitzuak berezko egutegi eta ordutegiarekin apirilaren 16an hasiko dira.
  • Eskola Kiroleko astegunetako saioak eta asteburuetako kirol jardunaldiak: neska-mutikoak oporrak dituzte. Apirilaren 16an ekingo dira astegunetako zerbitzuak, eta apirilaren 21ean larunbatetako kirol jardunaldiak.

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!