Aste Santuko etenaren ondoren tramitezko lan zerrenda aztertuko du gaur udal gobernu taldeak

2015/04/16
15 gaiko zerrendan hirigintza arlokoak nagusi dira

  Hirigintza arloko gai gehienak partikularrek eskatutako lan baimenak dira. Udaberria aurrera doala eta, herritarrak, konponketa lanak egitera animatzen dira. Horren adierazle, gaurko Tokiko Gobernu Batzarrerako lan zerrendan, leihoak edo sabai leihoak aldatzeko lau eskaera partikular daudela.

  San Lorentzo auzoko hamabi eraikinetako garajeetako jabekideen idatzia ere aztergai izango da gaurko bileran.
Taberna aurrealdean mahaiak eta aulkiak jartzeko eskaerak edota  Oñatiko Gure Esku Dago taldeak bideratutakoa  eztabaidatuko dira, besteak beste.

  Aste Santuko jai egunak tarteko, udal gobernu taldearen aurreko bilera apirilaren 1ean egin zen. Baina gobernu taldeak asteroko batzarrak eten zituen bezala, lan batzorde ezberdinen bilera informatiboak ere ez dira egin eta horrek eragin du tokiko gobernu batzarrerako gaiak murriztea.

 

Iturria: Oñati Irratia