Aste Santuan inoiz izan den bisitari gehien erregistratu da aurten Oñatin

2016/03/31
2007an Arrikrutz-Oñatiko kobak turismorako ireki zenetik Aste Santu jendetsuena izan da

  Aste Santu honetan Turismo Bulego eta Arrikrutz-Oñatiko kobetan jasotako datuek azken urteetako markak hautsi dituzte turismo arloan. Herrigunea edota Arrikrutzeko koba ezagutzeko antolatu diren bisita-gidatuetan 1700 bisitari inguruk parte hartu dute , aurreko urtean baino %22 gehiago.

  Gurera hurbildu diren bisitarien artean gipuzkoarrak izan dira ugarienak, %41a inguru. Aipagarria da ordea, Arrikrutz-Oñatiko kobara joan direnen artean Bizkaitik joandakoen igoera nabarmena. Koban izen diren turisten kasik hirutik bat bizkaitarra izan baita. Turismo Bulegoan berriz, estatutik etorritako bisitarien kopuruak egin du gora bereziki, aurreko urteekiko bikoiztu egin baita.

  Aste Santuko egun seinalatuak, ostegunetik astelehenera artekoak dira gurera bisitari gehien erakartzen dituzten egunak. Baina Turismo Bulegoa eta Arrikrutzeko eskaintza Pazko Astera ere zabaltzen da eta dagoeneko dituzten erreserbek adierazten dute, aste honetan ere Oñatin bisitariak izango direla.

Iturria: Oñati Irratia

Bisitariak Turismo Bulegoan