Aste Santu ondoren hasiko dira Udanan jausi den errepide zatia konpontzen

2018/02/21
Card image cap
Lanak, errepidea itxi gabe eta trafikoa semaforo bidez erregulatuz egingo dira

  Lizitazio fasean daude Udanan jausi den errepide zatia konpontzeko lanak, Foru Aldunditik jakinarazi denez. Okerrik ezean, lanak, apirilean, Aste Santuko egunen ondoren hasiko dira. GI-2630 errepideko 9,670 eta 9,715 kilometro puntuen artean errepide zati batek behera egin du. Azpiko lurra galduta, errepide zatia jausi egin da, zuloa sortuz. Kaltetutako errepide zatiaren zoru guztiari eragiten dion lerradura egonkortu behar da eta horretarako,  45 metroko eskoilera bat  eta terraplena  eraikiko da.

  Lanak errepidea itxi gabe, eta gaur egun bezala, trafikoa semaforo bidez erregulatuta egitea aurreikusten da. Lanok egiten diren bitartean pisu, zabalera edo luzera bereziko garraio ibilgailuek ezingo dute Udanatik pasa. Konkretuki, 3 metro eta erdiko zabalera, 25 metroko luzera edota 40 tonako pisua gainditzen duten ibilgailu guztiek debekatuta izango dute Udanatik pasatzea.

  Udanan jausi zen errepide zatia konpontzeko lanen lizitazio aurrekontua 242.000 euro da. Obrek, bi hilabete eta erdiko exekuzio epea dute Foru Aldunditik jakinarazi denez

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!