Aste honetan hasiko dira “Berbalaguna” egitasmoaren baitan osatu diren lau taldeak lanean.

2013/04/09
Card image cap
Guztira, 20 lagunek eman zuten izena eta horietako 13, astean behin, elkarrekin euskaraz egiteko taldeetan bildu dira.

  Izan ere, ikasleak baino laguntzaile gehiagok eman baitute izena. Ordutegiz eta afizioz, bat etorri zitezkeen 13 lagunak lau taldetan bildu dituzte eta horiek dira jada Oñatiko Berbalaguna egitasmoa martxan jarri dutenak edo astean zehar jarriko dutenak. Laguntzaile gisa jarduteko gertu zeuden 7 herritar kanpoan geratu dira oraingoz, baina beren eskaintza kontutan hartuko da. 7 laguntzaile horien datuak jasota gelditu dira eta ikasturte amaierako jaira edo egin daitezkeen irteeretara gonbidatuko dira. Hau da, taldeak batera egiten dituzten ekitaldietara gonbidatuko dira. Gainera, 2013-2014 ikasturte berrian laguntzaile horiek egitasmora batzea da asmoa.

  Aste Santuko oporren aurretik egin zen aurkezpen bileran, taldeek elkartzeko eguna eta ordua finkatu zuten eta pare batetan jada lehen zita bete dute. Besteak, aste honetan zehar egingo dute.

  Berbalaguna, euskara ikasten ari direnak edota aritu eta euskaraz berba egiteko erraztasuna galdu dutenak eta euskaraz naturaltasunez aritzen direnak harremanetan jartzen dituen egitasmo berezia da. Astean behin elkartu eta hitzezko euskara hori elkarrekin lantzeko bidea ematen duena.

Iturria: Oñati irratia

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!