Asfaltatze lanak direla eta, Ultzegin kalea itxita dago eta Motxon kalearen trafiko norabidea aldatu da

2015/04/22
Card image cap

  Bi asfaltatze talde ari dira gaur Oñatin lanak egiten, herri-gunean bat eta San Martin inguruan bestea.
Gaur goizean, Santa Marina plazako errepidea asfaltatu da eta bertarako sarbideak itxita egon dira. Arratsaldean berriz,  lanak Ultzegin kalean hasi dira, konkretuki Ultzegin eta Zubibarri kaleek bat egiten duten bidegurutzean. Ultzegin kalearen azken metroak itxi dira eta Motxon kalearen norabidea aldatu da, Bidebarrieta kalera igotzeko bide bihurtuz. Ultzegin kaletik doazen ibilgailuak beraz, kalearen amaieraraino joan gabe Motxon kaletik gora Bidebarrietara bideratzen ari dira. 

  Bihar ere herri barruko hainbat gunetan asfaltatze lanak egingo dira. Berezao, San Lorentzo eta Kasablankan hainbat zulo estaliko dira baina trafikoari aparteko oztoporik eragin gabe.

  Gaur-bihar artean, herriko zenbait kaletan egingo diren asfaltatze lan hauek, premiazko lanak dira, lehenbailehen egin beharrekoak. Urteroko asfaltatze lanak, ekaina-uztaila inguruan egingo dira, eguraldi egonkorra lagun denboraz programatu eta jakinaraziko dira.

  San Martin auzoaren goialdean ere asfaltatze lanak egiten hasi dira gaur. Karabana gunea, aparkalekua, Murgiarako bidearekin lotura-gunea eta Murgialdai baserrirako bide berritua asfaltatuko dira datozen bizpahiru egunetan. San Martingo lanak amaituta asfaltatze enpresa herri gunean arituko da eta Bidebarrieta kaleko pasabideen maila igotzeko eta Aita Madina kaleko aparkalekuetan dauden zuloak konpontzeko lanak egingo ditu. Lanok, ostiralean edota astelehenean hastea aurreikusten da, beti ere, eguraldiaren arabera. Margoketa lanak amaituta, San Martindik Murgiarako bidea trafikorako irekiko da berriro. Gogoratu, auzo bide hau hilaren 13tik itxita dagoela.

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!