Artia HOM-an egin beharreko basogintza ekintzen aprobetxamendurako esleipena abiatu du udalak

2017/04/03
Card image cap
Egur ustiaketa kontratatzea da deialdiaren helburua

  Artia deritzon Herri Onurako Mendian 2015-2018 urteetan egin beharreko basogintza ekintzak orain gauzatzea erabaki du udalak. Egin beharreko lanak mendian bertan ikuskatu dira eta 2017 eta 2018 urteetako ekintzak deialdi bakarrean biltzea erabaki da, ekintzak pilatuz gero mendian egin beharreko lanetan errendimendu hobea lortzen delako eta mendian egiten diren kalteak gutxitu egiten direlako. Aipatu basogintza lanen esleipena prozedura irekiz egingo da eta hori iragartzen duen oharra, ostiralean argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

  Artia inguruan egur ustiaketa lanok 8 hilabeteko epean egin beharko dira. 137.307 euroko lizitazio aurrekontua finkatu du udalak, eta ondorioz, enpresek horren pareko edo goragoko proposamenak aurkeztu  beharko dituzte. Jakinik, esleipenerako irizpidea eskaintza ekonomikoak izango direla.

  Egur ustiaketa lanetan aritzen diren enpresek maiatzaren 2ra arteko epea dute beren eskaintzak udal bulegoetan aurkezteko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!