Arte udalekuetan begirale izateko izen ematea bihar irekiko da

2016/05/06
Bi begirale kontratatuko dira, ekainaren 27tik uztailaren 29ra

  Bihar irekiko da arte udalekuetan begirale aritzeko izen emate epea. Azken eguna berriz, hilaren 24a izango da.
Aldi baterako lanpostu hauetara aurkezteko oinarrizko baldintza batzuk bete behar dira: kontratua egitean 18 urte beteta izatea, Arte Ederretako graduaren lehenengo bi ikasturteak gutxienez gaindituta izatea eta EGA edo 3. hizkuntza eskakizunaren pareko euskara maila izatea. Horregatik, eskaera orriarekin batera, aipatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak aurkeztu behar dira.  Horrezaz gain, 4. hizkuntza eskakizunaren maila izatea, arte udalekuetako begirale gisa aritu izana edota artearen inguruan irakasle lanak egin izana bereziki baloratuko dira. Lan esperientzia  eta formakuntza osagarriari dagozkion agiriak ere eskaerarekin batera aurkeztu beharko dira meritu gisa baloratzeko.

  Arte udalekuak, 11 eta 15 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako aisialdi ekintza da eta ekainaren 27tik uztailaren 22ra egingo dira, goizez. 12 laguneko taldea osatzea aurre ikusten da eta ondorioz, bi begirale kontratatuko dira.
Interesatuek, izena, udal bulegoetan eman behar dute, maiatzaren 24ra bitartean.

  Udalak, arte udalekuetan arituko diren begiraleei hilabeteko lan kontratua egingo die ekainaren 27tik uztailaren 29ra. Deialdiari buruzko xehetasunak, udal web atarian ikusi daitezke edo udal bulegoetan eskuratu. Eskaerak ere, bihartik aurrera, udal bulegoetan aurkeztu behar dira.

Iturria: Oñati Irratia