Arte udalekuetan begirale izateko aurkeztu direnak hautaketa prozesutik kanpo utzi dituzte eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik

2017/06/16
Card image cap
Erreklamazioak egin eta agiriak presentatzeko ekainaren 22ra arteko epea finkatu da

  Bi lagun aurkeztu ziren arte udalekuetan begirale izateko baina biak, oraingoz, baztertu egin dira agiriren bat falta dutelako. Batek, eskatutako titulazioa ez du aurkeztu eta besteak, sexu delitugileen erregistro zentraleko agiri negatiboa. Dokumentazioa osatzeko ekainaren 22ra arteko epea dute.

  Arte begirale gisa aldi baterako kontratatzeko deialdira onartu eta baztertuen behin behineko zerrendak udaletxeko iragarki taulan eta www.oñati.eus atarian ikusi daitezke.

  Bide beretik zabaldu da kale garbiketako arduradun plaza betetzeko hautaketa prozesuko azterketa praktikorako deialdia. Sei lagun dira aurreko proba teorikoa gaindituta ariketa praktikora aurkeztu daitezkenak. Guztiek azterketa, ekainaren 21ean, 15:00tan udaletxean izango dute.

  Udalak iazko urrian berreskuratu zuen kale garbiketa zerbitzuaren kudeaketa zuzena, aurrez, hainbat langile kontratatuta. Baina zerbitzuaren ardura hartuko duen behargina falta da eta hori hautatzeko prozesuan, bigarren azterketa, praktikoa, datorren asteazkenean egingo da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!