Arropa eta oinetako bilketa egiten ari da Hotz-Oñati, adin txikiko etorkinen beharrak asetzeko

2018/11/30
Card image cap
Astelehenean eraman behar da materiala herriko ikastetxeetara

  Cadiztik jaso dute premiazko laguntza eskaera Hotz Oñati taldeko kideek. 11-16 urte arteko etorkinen beharrei erantzuteko neguko arropa eta oinetakoak behar dira. Ikastetxeekin elkarlanean bideratu da material bilketa berezi hau. Hala, adin txikiko etorkinentzat arropa eta oinetakoak ikastetxeetara eramatea eskatzen da. Bilketa astelehenean amaituko da, deia, esan bezala, premiazkoa baita.

  Etxean txiki gelditu diren edo erabilerarik ez duten arropa eta oinetakoak batzea da Hotz-Oñatiren helburua. Bakoitzak gutxi batzuk emanda, multzo eder bat batzeko asmoa du elkarteak eta horretarako mezua zabaldu da sare sozialen bidez.

  Herriko ikastetxeetan materiala batzeko guneak egokitu dira. Azken arropa eta oinetakoak astelehenean jasoko dira eta berehala Cadizera bidaliko dira bertara iristen ari diren adin txikikoen beharrei erantzuteko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!