Arropa eta ehunkien azoka Santa Marina plazan izango da bihar

2019/09/27
Card image cap
Barrakak direla-eta urteroko leku aldaketa da

  Jaietarako barrakak azoka ondoko gunean daude, ondorioz, arropa eta ehunkien saltzaileei larunbateko azoka Santa Marinan egiteko aukera eman zaie. Udazken-neguko denboraldiari dagozkion salmentak hasi berritan garrantzitsua da Oñatiko hitzordua saltzaileentzat eta ontzat eman dute udalaren erabakia.

  Santa Marina plaza parean ur hoditeria berritzeko lanak egiten ari dira, baina tokia txukun uzteko eskaera egin zaie Gipuzkoako Urak enpresako langileei. Beraz, bihar, hilaren 28a, arropa eta ehunkien saltokiak Santa Marinako plazan izango da. Hurrengo astean berriz, Herri Eguna ospatuko den urriaren 5ean, ez da azokarik egingo.

  Lauzpabost egunetan jarri ohi da ehunkien azoka Santa Marinan, urtero: Korpus eta San Migel jaixetan barrakak datozenean eta aurten arte, Garagardo Festako asteburuan ere bai.

  Datozen bi larunbatean beraz, Santa Marinan muntatuko dira arropa eta zapata postuak. Elikagaien azokak ez du inolako aldaketarik izango eta ohikoa denez merkatu plazan egingo da bi astetan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!