Oñatiko udala

Araotz eskalada-gunea berrekipatzeko proposamena aztertuko da Tokiko Gobernu Batzarrean

2018/06/07
Card image cap
Natur eskola birgaitzeko lehen faseko lanak kontratatzeko baldintza plegua ere aztertuko da

  21 gai zerrendatu dira arratsaldeko batzarrerako, erdiak baino gehiago Ingurumena eta Landa Garapena batzordeari dagozkionak.

  Araotz eskalada-gunea berrekipatzeko proposamena aurkeztuko da gobernu taldearen gaurko bileran. Araotz eskalada gune garrantzitsua da eta eskalatzaile askorentzat eskola. Baina egoki ekipatuta egotea oinarrizkoa da eta ekipazio hori berritzeko proposamena landu da Kirolak batzordean.

  Natur eskolako arduradunak sarritan joan ohi dira ikasleekin Araotzera bertako aberastasun naturalak erakutsi eta irakastera. Natur Eskolak 25 urte bete ditu aurten eta birgaitze baten premia du. Udalak hainbat egokitze lan egitea erabaki zuen orain hilabeteak direla. Egokitze lan horiek helburu hezitzaile batekin egitea ere adostu zen, hau da, eraikinak dituen birgaitze beharrak ingurumenarekin bat zetozen bitartekoak erabiliz egin eta ikasleei erakutsi ahal izatea. Birgaitze lan hauek faseka egingo dira eta orain, lehen lanak prozedura ireki sinplifikatu bidez esleitzeko baldintzak zehaztu dira. Plegua, arratsaldeko bileran aztertuko da.

  Larraña auzoko egur-kargalekua auzoaren izenean jartzeko eskaera edota Zubillaga eta Garagaltza auzoetako jaiak ospatzeko baimen eskaerak ere arratsaldean aztergai izango dira.  

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!