Arantzazurako errepidea 8.30tan itxiko da bihar

2017/04/07
Arantzazuko ibilaldia egingo da Donostiako Elizbarrutiak antolatuta

  Garizuma amaiera aldera Arantzazura oinez joateko martxa ohiko hitzordu bihurtu da. Bihar, Erromes Amaren etxera lemapean egingo da. Ibilaldia, 09:30etan abiatuko da Soraluze hotelaren paretik eta eguerdirako Arantzazura iristea aurre ikusten da. 12:00tan meza hasiko baita Arantzazuko elizan Jose Ignacio Munilla gotzainak gidatuta. Meza ostean  berriz, herri ezberdinetako erromesak etxera itzultzeko autobusak irtengo dira eta aldi berean, herrira jaisteko bi autobus lanzadera abiatuko dira eta gora eta behera ibiliko dira jende guztia jaitsi arte.

  Oinez doazenen segurtasuna bermatze aldera, Arantzazuko errepidea 8.30tan itxiko da eta ibilaldiak aurrera egin ahala, bidea irekitzen joango da. Ibilbide osoan Gurutze Gorriko postuak izango dira.

Iturria: Oñati Irratia

2016ko ibilaldia